TOPAKETA, HARREMANA, BIKOTEA eta OSOTASUNA

 In Zikloak eta tailerrak

Bikoteentzako tailerra

Zurekin eta zure bikotekidearekin konektatu


Dibertimenduarekin eta sentsualitatearekin birtopatzea.
Entzutearekin, konfiantzarekin eta batasunarekin birtopatzea.
Tresna praktikoak eskainiko dizkizuen topaketa da.

Zure bikote-harremanari buruz zentsurarik gabe hitz egin eta bide berriak aurkitu nahi dituzu?
Zuen komunikazioa hobetzeko tresna praktikoak ezagutu nahi dituzu?
Zure bikotekidearekin zauriak sendatu eta lotura sakona sortu nahi duzu?
Gozatzeko ukazioa edo sakrifizioa behar ez duen harreman batean egon nahi duzue?

Gure helburua hurbiltasuna elikatzea, errespetua zaintzea eta ulermen maila handitzea da, hau dena, Komunikazio Ez-Bortitzaren (CNV) laguntzaz.

Tailer honen asmoa parte hartzaileak tresna praktikoez eta barneko baliabideez hornitzea da, norbera non dagoen, nora joan nahi duen, beharrak, nahiak eta helburuak argitasunez ezagutzeko. Berriz ere gure harremanerako erantzukizuna hartzen dugu, ahalduntzen gara, zaintzaz, enpatiaz eta benetakotasunez.

Gai-zerrenda (orientagarria)
• Konexioa eta komunikazio sakona eta eraginkorra (zurekin eta zure bikotekidearekin)
• Jolasak eta sormen berria
• Benetan nahi duzuna aurkitu eta eskatzea (adibidez, intimitatean eta sexuan)
• Bikotea estrategia gisa*
• Gure sentsualitatea eta maitasuna indartzea
• Ospakizuna eta eskertza

* Marshall Rosenberg Doktorearen Comunicación Noviolenta®-n oinarritutako dinamikak. Sorpresari ateak zabaldu!

Nori zuzenduta dago?
Tailer hau gehiago elkar ezagutu, eboluzionatu eta hobeto sentitu nahi duten bikoteei zuzenduta dago.

Metodologia:
Tailer honen helburua egunerokotasunean kontzientzia eta askatasunera heltzeko garapen pertsonala lortzea da maitasunarekin, sexuarekin edota sentsualitatearekin zerikusia duten alorretan.


Ikastaroa honako hauez osatuta dago:

Atal teoriko eta praktikoa: Comunicación NoViolenta, embodied facilitation, Trabajo de Procesos, Terapia Sistémica y Técnicas Activas oinarritutako gogoeta-proposamenekin, talde-dinamikekin, rol-jokoekin edo banakakoekin. Benetako egoeren edukia ulertzeko, sakontzeko eta esperimentatzeko adimenetik edo gorputzetik landuak izango dira espazio seguru batean.
Guk bidelagun gisa daramagun espazioan parte-hartzaileen borondateari eta konfidentzialtasunari ematen diegu lehentasuna.

Guretzat, ikasteko eta gozatzeko espazio bat da, kontaktu fisikoa barne hartzen duena, beti ere, nahi den punturaino, eta biluztasuna edo sexua “jardunean” egotea baztertzen duena, guztion garapenerako oinarrizko erosotasuna bermatzeko neurri gisa.

* Formakuntza hau Center for Nonviolent Communication erakundeagaitik aitortua dago eta bi prestakuntza-egun dira.

BIDELAGUNAK

Franziska Rautenberg

Bizitzarekin pozik dago, emakumea, bi alabaren ama, CNV-an hezitzaile ziurtatua (CNVC-arengandik), familiako eta bikoteko terapeuta sistemikoa, psikologoa eta etengabe bere bikotekidearekin maiteminduta egoten da.

https://sentimosnecesitamos.com/

Julen Fernandez de Eribe Azaceta

Bideratzaile gonbidatua eta Bizitzaren artista. Harritu egiten gaitu gozatzeko duen berezko trebetasunagaitik. Behin bakarrik izaten dugu edozein esperientziatarako aukera, dela bizitza, dela bikotea, dela geure buruarekiko harremana. Suhiltzaile gisa lan egiten du, bi alabaren aita da eta Komunikazio Ez-Bortitzaren abantailak eta erronkak jasotzen ditu.

ORDUTEGIA:

10:00retatik 20:00etara

EGUTEGIA:

2021ko Otsailaren 27an

PREZIOA:

140 €/bikote

INSCRIBETE

    Izena

    Abizena

    Posta elektronikoa

    Telefonoa

    Komentario

    Recent Posts
    Contact Us

    We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.