OLGETAN

 In HEZKUNTZA ETA KULTURA PROIEKTUA

GORPUTZA, ESPAZIOA ETA IRUDIMENA

6 eta 12 urte bitarteko haurrentzako

Saio hauetan gorputzarekin, espazioarekin eta irudimenarekin jolastuko gara. Goputz eta ahots adierazpena landuko ditugu, irudimenezko egoera ezberdinetan murgilduko gara eta pertsonaia anitz gorpuzteko aukera izango dugu. Jolas zein inprobisaketa ezberdinen bidez, gure sormena eta adierazpena jarriko ditugu martxan.

Mugimendua, jolasa eta irudimena erabiliz, antzerkiaren oinarria bizitzea, gure artean komunikatzea, eta ondo pasatzea izango dira saio hauen helburu nagusiak.

Eneritz Artetxek ematen du

Nire formakuntzak Antzerkia, Musika eta Haur Hezkuntzako ikasketak biltzen ditu bere baitan. Antzerkiari dagokionez Basauriko Antzerki Eskolan ikasketak burutu ondoren, Antzerki Fisikoaren maisua den Philippe Gaulier pedagogoarekin ikasi nuen urte betez.

Antzezle bezala telebista, antzerkia zein bikoizketan aritu izan naiz lanean. Antzerki pedagogo moduan aldiz unibertsitate, eskola zein talde ezberdinetan ibilia naiz.

Duela urte batzuk Dxusturi teatroa antzerki proiektua sortu nuen eta honetan sakontzen diardut azken aldian. Honen bidez taularatu izan ditut, Konpota zein Karramarroa bakarrizketak.

Gaur egun, Dxusturi teatroaren hurrengo sorkuntza lanean murgilduta nago baita zentro ezberdinetan ere, antzerki hezkuntza zein adierazpena lantzea helburu duten programen baitan.

Urtarrileko tailerra Eli Azpiazu eta Elisa Tobalinak ematen dute. Tailer honetan jantziak eta osagarriak sortuko ditugu.

ORDUTEGIA:

17:00 – 19:00

EGUTEGIA:

Urritik Maiatzera hilabetean asteazken bat

PREZIOA:

50€ Ikasturtea Aulestin erroldatutakoak

INSCRIBETE

Izena

Abizena

Posta elektronikoa

Telefonoa

Komentario

Recent Posts
Contact Us

We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.