KRANEO-SAKRAL BIODINAMIKOAREN PRESTAKUNTZARAKO IKASTAROA

Osasunaren edozein diziplinatan aritzen den profesionalari zuzendutako formakuntza da eta zabalik dago terapia hau ezagutu nahi duen eta heziketa pertsonalerako erabili nahi duen ororentzat.

Kraneala kontzeptuak adierazten du gorputzaren barruan bizi indar dinamiko bat dagoela, terapeutak antzeman ahal duena, ehunen eta fluidoen arteko mugimendu lehun modura. Bizi indar hori gorputzaren osasunerako funtsezko agindu printzipioa dela esaten da. Giza sistemaren baitan, indar horrek funtzio zelularrak eta ehunenak eusten, mantentzen eta integratzen ditu, prozesu fisiologiko ezberdinekin batera, organismoa osoari funtzionatzea ahalbidetzeko. Tratamenduarekiko Hurbilketa Biodinamikoa

Tratamenduarekiko hurbilketa biodinamikoa, gorputzak osasuntsu mantentzeko eta sendatzeko erabiltzen dituen agindu printzipioak jarraitzean datza. Terapeutak, kontsultaren testuinguruan geratzen diren auto-sendatze prozesu horiek finkatzeko beharrezko trebetasunak garatzen ikasten du.

Trebetasun horien artean daude:

• Giza gorputzaren enbriologia arloko garapenaren ezagutza zabala.

• Mareak ezagutzea eta onartzea

• Organismoaren lotura anatomikoen antolaketari dagokion balorazio praktikoa, baita¬ gorputzaren atal ezberdinek euren artean¬ dutena ere.

• Gorputzaren ehun eta fluido ezberdinen sentipena eta haztapen kontzientzia hala nola horien arteko ezaugarri bereizleak bereizteko gaitasuna.

• Ukitzeko eta ukitua izateko artearen esperientzia, errespetuarekin eta presentziarekin, eremu euskarri bat mantenduz, auto-sendatzeko prozesua errazteko, epaiketarik eta itxaropenik gabe.

Egutegia

2 hilean behin 3 egunko seminarioak

Ostirala eta Larunbata (10:00 a 20:00) – Igandea (10:00 – 19:00)

Atseden hartzeko 14:00etatik 16:00etara

Ikasgelako orduak: 322h | Praktika eta azterketa orduak: 128H

Ziurtatutako prestakuntza osoa 450 ordukoa da (322 ikasgai) 

Ostatua

Bazkariak eta afariak (12€/ vegeteriano menua  ) (12€ etxeko menua)
Gosariak 4€
(Bazkaria zuri ekartzeko aukera dago).

ALBERGUE

Gaua (12€/ gaua )

PREZIOA

325€-eko 14 mintegitan bananduta.

*325 €, azken mintegiari dagokionez, matrikula gisa ordainduko dira.

Erreserba ezazu Terapia Kiberiosacrala Biodinamikoa egiteko

PRESTAKUNTZAREN ANTOLAKETA?

Prestakuntzaren programaren lehenengo atala terapeutaren trebetasunen, haztapen trebetasunen eta pertsonen arteko trebetasunen garapenean oinarritzen da.

Oinarrizko esperientzia honekin, terapeutak lotura anatomiko zehatzenak eta horiek gorputzaren gainerako atalekin dituzten loturak ustiatzeari ekingo dio. Azterketa eremu bakoitza pixkanaka garatzen da eta aurrerago berrikusiko diren beste eremu batzuekin konbinatzen da. Prestakuntzaren barruan, aztertuko den eremu bakoitzak instrukzio zehatzak dakartza:

* Anatomia eta bere enbriologia garapena.

* Haztapen gaitasunak, gorputz sistema bereziekin lotura dutenak.

* Osasun egoeren ebaluaketa eta oreka egoera naturalen berrezarpena.

* Konexio terapeutikoak eta lotutako gaitasun kranialak. C./ Haztapenaren bidez harmen sakona garatu ostean, terapeutak bezeroaren sistemarekin dagokion mailan konektatzen ikasten du, kontaktu hori terapia onuragarria izanik kontsultaren testuinguruan.

Integrazio prozesuak aztertzen eta aplikatzen dira eta gaixotasun zehatzekin jardunean aritzeko modu zehatzak ikasten dira.

KRANEOSAKROKO TERAPIAN EGIAZTAPENA

“Kraneosakroko Terapian Graduatua” egiaztagiria emango zaio ikasleari formakuntza amaitzean, honek, terapeuta profesional bezala alta emateko aukera eskaintzen du bi elkarteetan.

header-logo

Irakaslea

PAUL VICK

KRANEOSAKROKO TERAPIA BIODINAMIKOAN AITZINDARIA ETA FUNDATZAILEAREN (FRANKLYN SILLS) KOLABORATZAILEA.

1990eko hamarkadaren hasieratik erakusten du Paulek Kraneosakroko Terapia eta irakasle bezala aritu zen Franklyn Sillsekin batera, azken hau ikuspuntu Biodinamikoa ematen hasi zenean. 1995ean Resonance Trainings izeneko eskola berri bat sortu zuen eta bertako irakasle gorena eta formakuntzaren zuzendaria da. Handik aurrera, munduan barrena ibili da bere ezagutza konpartitzen. Hala nola, Estatu Batuetan, Kanadan, Zelanda Berrian, Australian, Suitzan eta Alemanian. 1998tik Espainiako herri desberdinetan formakuntza zertifikatuak ematen ibili da. Espainian orain Kraneosakroko Terapia irakasten dabiltzan askok Paul Vick izan dute irakasle. Ikusizko artean duen formakuntza eta ekialdeko eta Tibeteko medikuntzan daukan ezagutza konbinatuz Kraneosakroko Terapiari begiratzeko modu berria garatu du. Terapia honen ikasketa apal eta praktikoa egiten du. Honekin batera, gureganatu ditzakegun ezagutza, bizitasun eta osasunaren inguruko naturako-legeen ulermen sakona bultzatzen du. Honela, gure buruari lagundu diezaiokegu bizitza osasuntsuago eta beteago bat izaten, baita gainontzekoei ere.

Erreserba ezazu Terapia Kiberiosacrala Biodinamikoa egiteko

PROGRAMA:

1. Mintegia

SAKRATUAREN EGOITZA (Ikuspegi Biodinamikoa). BIZITZAREN SANTUTEGIA. (Abenduak 13 – 15)

  • Marea Irudikatzea. Erresonantzia.

  • Marearekin eta Baretasunarekin egotea

  • Marearen presentzia

  • Kontaktua, Harremana eta Mugak ezartzeko Gaitasunak

  • Gaitasun Terapeutikoak eta Haztapen arlokoak
2. Mintegia

MAREA ETA BIZITASUNA. (Otsailak 21 – 23)

  • Barne Alkimia.

  • Barne Baliabideen Metaketa.

  • Baretasuna. Geldiuneak eta Hiru Mareak.

  • Garapen Enbriologikoaren Ustiapen Praktikoa.

  • Auto-Sendatzearen Printzipioak
3. Mintegia

KOMUNIKAZIOA (Apirilak 3- 5)

  • Gorputzaren Jakinduria eta Sendatze Printzipioak jorratzea.

  • Tensegritate Printzipioa.

  • Prozesuaren Gaitasunak. Lehenengo Atala: gorputz jarduera terapeutikoaren sarrera eta ahozko gaitasunak.

  • Auto-Erregulazio Prozesua.
4. Mintegia

PAISAIA SAKRATUA. ANATOMIA BIZIDUNA. (Ekainak 12 – 14)

  • Gorputz Adimena.

  • Segimendurako Trebetasunak: Gorputzaren Hizkuntza Entzutea.

  • Bereizketa: Gorputz Ehunetako Gaitasunak, Erritmoak eta Pultsazioak Sentitzea.

  • Komunikazioa Xehetasunarekin eta Osotasunarekin:

  • Bizkarrezurra, Mintz Duralak, Jario Zerebroespinalak.
5. Mintegia

EGITURA ETA OSOTASUNA. (Irailak 4 – 6)

  • Energia Estrukturalaren Sarrera.

  • Hezurren, Giharren eta Lotailuen arteko bereizketa.

  • Bizkarrezurra eta Burua.

  • Artikulazioak eta Gorputz-Adarrak.

  • Prozesuaren Gaitasunak. Bigarren Atala.
6. Mintegia

ZAZPI OZEANOAK (Urriak 16 – 18)

  • Txakrak: Eremu Energetikoak.

  • Energia Triuna” izendatua. Kaduzeoa.
  • Egitura eta Funtzioa Prozesu Energetiko Modura.

  • Sistema Endokrinoa,

  • Garuneko Bentrikuluak.

  • Jarrera Sakratua.

7. Mintegia

GORPUTZAREN GEOMETRIA SAKRATUA (Azaroak 27 – 29)

  • Gorputzaren Armonia Proportzionalak.

  • Grabitatearekiko Loturak.

  • Ehun Konektiboa.

  • Garuna-Pelbisa Lotura.

  • Prozesuaren Gaitasunak. Hirugarren Atala.
8. Mintegia

INTEGRITATE NEURONALA (Urtarrilak 22 – 24)

  • Energia Konstituzionala: Ektodermoa (Ehun Neuronala).

  • Integrazio Neuronala: Nerbio Sistema Zentrala, Nerbio Sistema Autonomoa, Garuneko Nerbioak.

  • Segmentu Erabiliak.
9. Mintegia

PRESTAKETA (Martxoak 19 – 21)

  • Familiarekin Lanean. Ama-Haurtxoa Harremana.

  • Kontsultan Egotea.

  • Bihotzaren eta Zirkulazioaren Lanerako Sarrera.

  • Bular Zaintsuak.

  • Likido Zefalorrakideoaren Drainadura.
10. Mintegia

MUNDUAREKIN TOPATUZ: ADIMEN BISZERALA. (Apirilak 29 – 2)

  • Energia Konstituzionala: Endodermoa.

  • Erraien Prozesu Funtzionala.

  • Erraien Haztapena.

  • Erraien arteko Lotura.

  • Lotura Neuro-Biszeralak.

  • Aurpegiko Lotura Neuro-Biszeralak.

  • Prozesuaren Trebetasunak. Laugarren Atala.
11. Mintegia

 BIZITZAREN ZIRKULAZIOA: BIHOTZA ETA BERE EREMUA 

  • Mareak eta Zirkulazioa.

  • Bihotza. Arteriak eta Zainak.

  • Odol Hodiak eta Odol Jarioa.

  • Bihotzeko Txakraren Energia eta Bihotzaren Eremua.

  • Odola Ipuin Kontalari Modura.

  • Erritmoa eta Fluxua. Pultsuak eta Istorioak.

  • Odola, Bizitasuna, IZATEA.

IKASTAROAREN IKUSPEGI OROKORRA

Haztapenerako gaitasunak eta tratamenduarekiko hurbilketa

Kontzientzia eta pertzepzio gaitasunen” garapenak ikastaroko jardueraren mamia eratzen du eta prestakuntza programaren ondorengo ikaskuntza osoaren oinarria izango da.

Terapeutek ikasten dute eremu neutral bat sortzen, bertatik topatzeko eta harremanetan jartzeko bezeroaren sistemarekin; lehenengo mintegietan ondorengo arloetan aztertzen dira:

* Pertzepzio eta haztapen trebetasunak.

* Pertsonen arteko gaitasunak eta mugen kontzientzia terapeutaren eta bezeroaren artean.

* Fluidoen eta ehunen mugikortasuna ukitzeko trebetasuna.

* Elkarrekiko mugimendua eta tentsio orekatuaren egoerak.

* Sendatze kraneo-sakralaren prozesuaren azpian dauden enbriologia printzipioak.

* Ahozko trebetasunak eta

Prozesuarekin/ azterketa eremu zehatzen oinarrizko trebetasunen aplikazio praktikoarekin lotura dutenak.

* Fluidoak

* Geldi-uneak.

* Nerbio Sistema Zentrala.

* Elkarrekiko tentsioko mintzen sistema.

* Hezur kranialak.

* Gorputzaren antolaketa globala: bizkarrezurra eta pelbisa.

* Artikulazioak eta gorputzeko guneak.

* Aurpegiaren eta lepoaren arteko loturak.

* Erraien integrazioa.

*Haurtxoekin, haurrekin eta familiekin eginiko jarduera.

Tratamenduaren planifikazioa eta kontsulta baten ezarpena.

* Tratamenduaren planifikazioa eta integrazio prozesua.

* Kontsulta baten ezarpena eta gestioa. IKASKUNTZA ETA AZTERKETA FORMATUA

Irakaskuntza metodoak ikusmen laguntzen erabilera, erakustaldiak, saio gidatuak, talde txikitan eginiko bistaratze, ustiatze eta kontsulta jarduera, ikuskapena eta feedback saioak.

AUTO-EBALUAKETA AZTERKETEN ORDEZ

Prestakuntza honetan ez dago idatzizko azterketarik. Aurrerapenaren eta trebetasunen segimendu bat egiten da, prestakuntzan zehar aplikatutako auto-ebaluaketa mota ezberdinen bidez. Auto-ebaluaketa egiteko eguneroko pertsonalak, elkarrizketak eta feedback praktikoaren saioak erabiltzen dira.

Aurrerago, prestakuntza osatzeko auto-ebaluaketarako txosten zabal bat eratuko da, tutoreekin batera berrikusiko dena. Horrela garatutako aurrerapena identifikatzea eta ikasle bakoitzak graduatzeko behar dituen baldintzak lortzeko helburuak ezartzea ahalbidetzen da. Prozesu honen barne hartzen da etengabeko ikuskapena, tutoreentzat ikasle bakoitzaren banakako beharrak asetzeko oso lagungarria gertatuko dena, terapeuta irmoak, trebeak eta baliabide ugarirekin hornituak graduatzea ahalbidetuz. Halaber auto-ebaluaketa prozesuaren helburua da ikaslea bere kontsultan jardunean aritzeko prestatzea. Aurretiko presentzia, kontaktu eta entzute gaitasunak funtsezkoak dira Terapia Kraneo-Sakralaren praktikarako, baina edozer gauzaren gainetik, terapeutak bezero bakoitzarekin jarduteko modurik egokiena bilatzeko gogoeta egin behar du.

Horregatik norberak ikaskuntza prozesuan jarraitu duen ibilbidearen segimendua egitea komeni da, norbere indar-guneak eta intuizio pertsonala ezagutzeko, horiek oharkabean edo balorerik gabe uztea eragozteko. Bereizketa prozesu hau kontzientziarekin aplikatu ahal izango da kontsultaren esparruan.

ERRESERBA EZAZU

Bete ondorengo formularioa zure lekua erreserbatzeko. Egun gutxi barru, zurekin harremanetan jarriko gara zure erreserba formalizatzeko eta sortzen diren zalantzak konpontzeko.

Izena

Abizena

Posta elektronikoa

Telefonoa

Mota

Pentsioa
Mantenu osoa (aukerako)

Komentario

Contact Us

We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.