CORE SKILLS 1: SARRERA. MODELADO Y PRACTITIONER EN PNL REMODELADA CON DBM ®

EZAGUTZA ZABALAGO ETA SAKONAGO BAT SORTZEA ESPERIENTZIA
BIDEZKO IKASKETAREKIN

overload2

Gaitasunak esperientzien bidez ikastean oinarritzen da formakuntza mota hau – ikasi ezazu zer, nola eta zergatik egin, abiapuntutzat hartuta zerk, nola eta zergatik funtzionatzen duen.

Gaitasunen gaineko formakuntza sakona da. Garrantzitsua da guzti hau “inspirazio-formakuntza” edo “motibatzaile” deitzen direnetatik bereiztea, baita prozedura eta teknika apal eta araupetuetatik bereiztea ere.

Changes (th)At Work/ SCT Systemic-en helburu nagusia da tresna profesional erabilgarriekin hornitzea. Momentu oro eguneratuta eta garapenean egoteaz ziurtatzen gara.

“Aldaketak arinak eta etengabekoak diren mundu honetan egin dezakezun inbertsiorik onenetakoa da”.

”Aldaketa eta ezagutzara hurbilketa ezin desberdinago bat”.

Datal eta Orduak

Larunbatetako ordutegia: 10.00etatik 14.00etara eta 16.00retatik 20.30etara

Igandeetako ordutegia: 10.00etatik 14.30etara

Hasiera eguna: 2019ko urriaren 12a

Ostatua eta Mantenua:

Aurrez hitzartutako menua. Janari osasuntsua eta maitasunez egina.

Gosaria – 4€/ Bazkaria – 12€/ Afaria – 12€ (Etxetik ekarri dezakezu janaria)

OSTATUA

12€ pertsonako eta gaueko, gela partekatuan

* Bakarkako gela nahi izanez gero galdetu

Prezioak

* Prezio bereziak daude profesionalentzat, lanik gabekoentzat eta ikasleentzat.

ERRESERBATU TOKIA MODELADO Y PRACITIONER EN PNL REMODELADA CON DBM-EN

FORMAZIOAREN ESTRUKTURA

Bizitza pertsonalaren kalitatea

Beren bizitzaren kalitatea hobetu nahi duten pertsonentzako da. Asebetetzea, poztasuna, bizitzan parte hartzea, beren erlazioetan osoki parte hartzea, zailtasun propioak gainditzea eta beste hainbat eremu landu nahi dituzten pertsonei zuzenduta dago. Horrez gain bizitzarako gaitasunak ikasteko sortu da formakuntza: sentitzea kudeatzeko, sormenaren bidez pentsatzeko, hobeto gogoratzeko eta imajinatzeko, trantsizio momentuetan hobeto pentsatzeko eta besteei ere horretan laguntzeko.

Interbentzio profesionala bezeroekin

Esku-hartzeak edo interbentzioak praktika bezala erabiltzen dituzten pertsonentzako edo honetan aritu nahi duten pertsonentzako. Bere komunikazio- eta aldaketa-gaitasunak hobetzeko, teknika, teoria eta protokoloetan osoki oinarritu beharrean bezeroarengan fokua jartzen ikasteko.

Komunikazioa eta garapena erakundeetan

Enpresetako profesionalen komunikazio-, antolaketa-, errazte-, pentsamendu- eta garapen-gaitasunak hobetzera bideratuta dago, honela enpresa bera hobeto antolatzeko.

Hasi – autonomia, auto-konfiantza eta berrikuntza

Konpetentzietan oinarritutako konfiantza. Enpresa bat edo proiektu bat hasi nahi duen jendearentzat. Gaitasun errealak sortzean oinarritzen da, efizientzia intrapertsonal eta interpertsonala garatzeko. Inguru konplexu batean proiektu berriak martxan jarri, garatu eta egonkortu nahi dituenarentzat.

Pentsatzeko gaitasunak

Pentsamendu sortzailea, kritikoa, argia eta batez ere eraginkorrak. Kurtso honek parekorik gabeko aukerak eskaintzen ditu zure gaitasun kognitiboak garatzeko.

Ikasteko zalutasuna

21.mendeko gaitasun profesional garrantzitsuena bezala izendatua izan da eta “zer erantzun jakitea, ez dakizunean zer egin” bezala deskribatua. Ezagutza orokor eta prozesu estandarretatik harago joanez, esperientzia ezagutzan bilakatzen jakitea da “ikasteko zalutasuna”. Esperientziari forma ematearen bitartez, sistematikoki garatzen da.

Ikertzea: garapenaren giltza

Beste formakuntza batzuetan erakusten ez dena eta gurean zentrala izango dena, sistematikoki ikertzearen gaitasuna da. Bizitza pertsonak eta profesionaleko edozein eremutara eraman daitekeen metodologia bat da, eta edozein arlotan hobetzea eragingo duen faktore bereizgarria. Garapenaren giltza, esan bezala.

ZERGATIK EGIN CORE SKILLS 1: SARRERA. MODELADO Y PRACTITIONER EN PNL REMODELADA CON DBM?

Arrazoi asko daude baina nagusiena eta bistakoena da PNL-aren inguruko kurtso tradizionalek baino askoz gehiago eskaintzen duela, denbora eta errekurtso berdinak erabilita (edo, denbora gehiago eta errekurtso gutxiago erabilita).

PLN Remodelada formakuntza Changes (th) At Work/ SCT Systemic taldearekin egiten baduzu, PNL tradizionalaren eredu, berrikuntza eta gaitasun guztiak ezagutuko dituzu eta askoz gehiago.

  • PNL TRADIZIONALAREN ALDAKETA-TEKNOLOGIA ZABALTZEA ETA HARI GEHITZEA. Urtez urte zabalago egiten dugu gure Core Skills kurtsoetako ezagutza. Kurtso honetan eredu asko ezagutuko dituzu eta PNLaren barnean sartuta ez dauden gaitasunak ikasi. Hau da, hedadura askoz zabalagoa izango duzu.
  • PNL-a ZER DEN ETA ZER EZ ULERTU, NOLA FUNTZIONATZEN DUEN ETA ZERGATIK (ETA BAITA BATZUETAN ZERGATIK EZ DUEN FUNTZIONATZEN ERE)  PNLa modelatzen ikasiko duzu. Xehetasun guztiak ikertuko dituzu eta hala, nola funtzionatzen duen sakontasunean ezagutu (dogma eta mitoetatik irtenda). Ikasiko duzu nola joan harago eta baita mugak non dauden ikusi ere.
  • ESKU-HARTZERAKO ETA ALDAKETA SUSTATZEKO OINARRI BEZALA MODELATZEA ERABILTZEN IKASIKO DUZU.   Core Skills formakuntzaren alderdi garrantzitsuena da “modelado DBM” deitzen denera sarrera bat egitea. Modelatzea erabili ahal izateko oinarriak finkatuko dituzu eta hau erabili ahal izango duzu aldaketara hurbilketa zentral bezala.
  • ESPERIENTZIEN BITARTEZ IKASTEN IKASI.  DBM-arekin sortutako kurtsoen bereizgarria izanik, esperientzien bidezko ikasketan, malgutasunez eta egoki erantzuten ikasiko duzu edozein egoerari aurre egiteko.

Irakasleak

Tim Ingarfield

1996an Cambridge Trainer International unibertsitatean Lizentziatua eta masterra PNL-an, Helduentzako Coach Profesionala (AECOP CS47) eta Espainian PNL-a sartzean aitzindaria. Espainian, PNL-aren inguruan gehien dakien pertsonetako bat da Tim. DBM metodologia sartu zuen herrialdean. Modelatzaile bezala esperientzia zabala dauka, unibertsitateko irakaslea izan da, hezitzailea, kontsulta bideratzailea eta coach-a. Elebiduna da guztiz eta bere lana espainiar estatuan eta Erresuma Batuaren artean banatzen du, beste herrialde batzuez gain.

Ana Arrimadas

Psikologia Klinikoan kolegiatua eta psikoterapeuta, PNL Trainerra, kontsultalari zertifikatua eta baita terapia sistematikoko zertifikatuduna ere, DBMan aditua. Modelatzaile, psikoterapeuta, coach eta formatzaile bezala lan egiten du Anak.

Magdalena Rios

Psikologian Doktorea, psikoterapeuta eta formatzailea. Kontsultalari zertifikatua eta baita terapia sistematikoko zertifikatuduna ere, DBMan aditua.

John McWhirter

“Modelado Conductual” bezala ezagutzen den modelatzean ezagutzen den lehen pertsona-eredua da mundu mailan. DBM metodologiaren sortzailea eta baita “PNL remodelada” bezala ezagutzen denarena ere. Sensory Systems Training (Glasgow, Escozia) zuzentzen du eta zuzentzaile akademikoa da. Berak sortu ditu baita formakuntza honetan erabiliko ditugun ereduak. DBMarekin esku-hartzeko gaitasunen hirugarren maila erakusten du. Kontsultalari zertifikatua da eta DBM-ko terapia sistemikoetan zertifikatua dauka, besteak beste.

ERRESERBATU TOKIA MODELADO Y PRACITIONER EN PNL REMODELADA CON DBM-EN

MINTEGIEN PROGRAMAZIOA

1 Mintegia

LEHEN MODULUA – MODELATZEA, SARRERA (AZAROAK 9-10)

Zer da modelatzea? Modelatze motak. Zeure burua modelatzea eta beste batzuk. Modelatzea aldaketaren oinarri bezala. Mundu konplexu batean, modelatzea, erantzun eraginkor bezala.

2 Mintegia

BIGARREN MODULUA – PLANGINTZA, LORPENAK, ZENTZUMENAK ETA ESANAHIAK (Azaroak 30 – Abenduak 1)

Eremu askotan berebiziko arreta eskaini zaio helburuak eta metak ezartzeari. Helburu onarekin egiten diren baina askotan eraginkorrak ez diren ezagutza herrikoietatik harago nola joan ikasiko dugu. Adaketarako 12 eredu.

3 Mintegia

HIRUGARREN MODULUA – DESBERDINTASUNA, MAPAK, EREDUAK ETA LENGOAIA (Abenduak 21 – 22)

Gure erremintarik garrantzitsuenetako bat lengoaia da. Nola funtzionatzen duen eta esperientzia eta pentsamenduarekin nola harremantzen den ikertuko dugu. PNL tradizionaleko metaeredu famatutik harago joango gara, erreminta erabilgarri eta efizienteak sortzeko.

4 Mintegia

LAUGARREN MODULUA – EMOZIOAK, ALDAKETA ETA DENBORA (URTARRILAK 18-19)

Nola funtzionatzen du aldaketak? Zein da bere harremana sentitzearekin eta emozioekin? Denborari lotutako tresna desberdinak sartuko ditugu ikerketan eta ikasketan laguntzeko.

5 Mintegia

BOSGARREN MODULUA – HEDATZEN, LOTURA LAZOAK, JARRERA ETA ADOREA (URTARRILAK 8-9)

Birmoldatu egingo ditugu egoera, ainguratze eta jarrera nozioak, eta baita teknika klasiko batzuk ere, swish, adibidez.

6 Mintegia

SEIGARREN MINTEGIA – EZAGUTZA, SINESMENA ETA LOTURAK (MARTXOAK 7-9)

Sinesmenak, ezagutza, ohiturak eta dudak – modu eraginkorrean erantzun.

7 Mintegia

ZAZPIGARREN MINTEGIA – ERAGINGARRI BIHURTU, GATAZKAK ETA KONPONBIDEA (Martxoak 27 – 29) MADRILEN

Egoerak osotasunean maneiatzea, norabide desberdinak identifikatzea eta 9 gatazka mota ezberdinen aurrean erantzutea

Prezioak

  • General (1)
    160€/seminario
    • + 250€ matricula
  • Profesionales (2)
    140€/seminario
    • + 250€ matricula
  • Desempleados y Estudiantes (3)
    120€/seminario
    • + 250€ matricula
  • Upgrade Externo (4)
    120€/seminario
    • +250€ matricula
  • Upgrade Interno (5)
    250/ +250€ Matricula
    • 250€ tras iniciar el curso o fraccionando el pago.
    • Fraccionado máximo - A convenir
  1. Mundu guztiari aplikatu dakioke
  2. Psikologia klinikoko profesionalak, psikoterapia, gizarte langileak, medikuak, irakasleak, hezitzaileak, coach-ak, ONGetako erabateko dedikazioko langileak (ez aldizkako kolaboratzaileak) aurretiaz ziurtagiria erakutsita.
  3. Langabezian dauden pertsonak (aurretiaz ziurtatuta) eta ikasleak (30 urtetik beherakoak)
  4. “Upgrade” aukera (berritzea edo ezagutza handitzea), aurretik PNL-an Practitioner kurtso bat egin duten pertsonentzako
  5. “Upgrade – barnekoa” aukera, DBM-rekin kurtso hau edo antzeko bat egin duten pertsonentzako bakarrik.

ERRESERBATU TOKIA

Bete ezazu galdeketa hau zure tokia erreserbatzeko. Egun gutxitan zurekin harremanetan jarriko gara erreserba formalizatzeko eta izan ditzakezun galderak erantzuteko.

Nombre

Apellidos

Correo electrónico

Teléfono

Pension
Pension completa (OPCIONAL)

Comentario

Harpidetu Gure Buletinera

Lea Espazioan garatzen ditugun ikastaro eta jarduerekin jarraitzeko, modurik onena gure posta zerrenden bidez egitea da. Hilero buletinak bidaliko ditugu burutuko ditugun jarduerekin. Lasai, gure aldetik ez da spam-erik egongo.

Contact Us

We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.