CLOWN IKASTARO TRINKOA

 In Zikloak eta tailerrak

Barregarri gertatzeaz gozatzea eta ahultasun hori indar-gune bihurtzea bilatzen dutenentzat

Gure adierazpenaren atalik garbiena eta benetakoena ezagutzeari ekingo diogu. Hutsegitea, porrota, zintzotasuna eta barrea eragiteko gozamena izango dira gure aliatuak.

Arte hau jorratzen hastea abentura oso itzela da, zeren barregarri geratzeko beldurraz eta sarritan mugatzen gaituzten konbentzioez haratago joateko aukera bat izatera dator.

Helduentzat egokia, esperientzia eszenikoarekin edo gabe, euren adierazpenik benetakoena ustiatu nahi dutenentzat, eta oso gomendagarria barregarri gertatzeaz gozatzea eta ahultasun hori indar-gune bihurtzea bilatzen dutenentzat”

Edukiak

  • Gozamena eta hutsunea
  • Konplizitatea, nire bikotekidearekin jokoa
  • Izatera jolasten…arroparekin ikerketa
  • Objetuak eraldatzen

Tailerra zuzentzen du

Cristina Calvo Revilla. Aktorea, Clown-a, Hezitzailea eta zale amorratua eszenatokiko gozamenaren bilaketan. Nire lana sinpletasunean, konplizitatean eta ikusleriaren aurrean gozatzean oinarritzen da.

Aktoresa, nire lanaren helburua ikuslearen irudimena piztea delako, nire gaitasunen artetik onena eta benetakoena emanez. 15 urtetik gorako esperientzia eszenikoa, eszenatoki ezberdinetan: aretoak, kalea, kafe antzokia, auzo marjinalak eta nazioarteko jaialdiak Frantzian, Polonian eta Alemanian.

Clown-a, maite dudalako “Barrea eragiteko Artea”, arrakasta lortzeko hutsegiteak erabiltzean oinarritzen dena. Nire prestakuntzarik aipagarrienari dagokionez, azpimarragarria da Philippe Gaulierren antzerki eskola (2008-2010) eta Parisko Samovar clown eskola (2010/2011) Eusko Jaurlaritzako beka bat zela medio. Lan batzuk: (sorkuntza, idazketa eta interpretazioa) “Rosalinda sous le ciel” , “wifi-free” ékoma antzerkiarekin eta “Improvisibles” clown inprobisazioaren ikuskizuna, Durangon eginiko entrenamendu jarduera baten ondoren, Bizkaiko eta Gipuzkoako clown talde batekin.

Hezitzailea , zeren ikasitakoa beste pertsona batzuei transmititzean, ni neu, besteak eta inguratzen gaituen mundua elkar hezitzen ari gara. Adierazpen dramatikoaren pedagogia ikasi nuen. 10 urteko esperientzia antzerki adierazpenaren ikastaroak emanez helduentzat, haurrentzat, nerabeentzat eta desgaitasunak jasaten dituzten pertsonentzat. Gaur egun irakasten… “ Clown izateko ikastaroa” , “Jolasa pertsonaien sorreran” (ikerketa eszenikoaren ikastaroa) eta “Adierazi zaitez Jendaurrean” komunikazio gaitasunak garatzeko.

foto

ORGUTEGIA:

Larunbata 10:00etatik 14:00etara (15 minutuko atsedenaldia 12etan) eta 15:30etatik 17:30etara

Igandea 10:00etatik 14:00etara (15 minutuko atsedenaldia 12etan)

EGUTEGIA:

AZAROAK, 16 / 17

Gozamena eta hutsunea

MARTZOAK, 14 / 15

Konplizitatea, nire bikotekidearekin jokoa

MAIATZAK, 23 / 24

Izatera jolasten…arroparekin ikerketa

EKAINAK, 4 / 5

Objetuak eraldatzen

PREZIOA:
170€
– Larunbateko bazkaria, afaria eta ostatua.
– Igandeko gosaria eta bazkaria.

-Hamaiketakoak

Dena barne

Ikastaroa bakarrik:
115€

INSCRIBETE

Izena

Abizena

Posta elektronikoa

Telefonoa

Mota

Komentario

Recent Posts
Contact Us

We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.

KOMUNIKAZIO EZ BORTITZA