GuRE
PRoIEKTuA
TALDEKO
PERTSONAK
GuRE
NoRABIdEA…

Orainaldi kognitiboa
Hemengoari eta oraingoari zuzendutako begirada bat..

Arte eta gorputza
aurkikuntza, adierazpen libre, mugimendu eta sorkuntzarako biderik onenak dira.

Begirada holistiko eta humanista
pertsona osotasun bat baita: gorputza, adimena, bihotza eta izpiritua.

Bakarrik naturak duen harmonia
Pertsonak beraren esentziarekin konektatu ahal izateko, espazio eta esparruak sortzeko bilatu.

Espazio seguru bat, epaiketarik gabekoa
Baldintzak ezarri, pertsonak seguru sentitu eta beraien izaera sendotu ahal izateko, modelo baten menpe egon beharrik gabe. Pentsamendu librearen, ez dogmatikoaren beharra.

“Jokoa”
norberaren aurkikuntzarako prozesu bezala. Gizaki baten ekintzaren adierazpena, beraren beharretatik abiatuta. Kontzeptu horretan mugak ere beharrezkoak dira, ematea ahalbidetzen duen eta eusten duen eremu magiko bat eskaintzen baitute.

Kolektiboaren eta pertsonalaren arteko oreka
Geure askatasuna besteen askatasunen artean indartu.

Berdintasuna
Denok gai gara ezagutzaren eta izaeraren goiko mailetara heltzeko.

Aldaketa
garapen pertsonalerako bidea, kontziente kolektibo bat geureganatzekoa.

Kolektiboaren eta pertsonalaren arteko oreka
Geure askatasuna besteen askatasunen artean indartu.

Berdintasuna
Denok gai gara ezagutzaren eta izaeraren goiko mailetara heltzeko.

Aldaketa
garapen pertsonalerako bidea, kontziente kolektibo bat geureganatzekoa.

Kolektiboaren eta pertsonalaren arteko oreka
Geure askatasuna besteen askatasunen artean indartu.

Berdintasuna
Denok gai gara ezagutzaren eta izaeraren goiko mailetara heltzeko.

Aldaketa
garapen pertsonalerako bidea, kontziente kolektibo bat geureganatzekoa.

Kultura oinarria
kultura eta artea eskuragarri izatea eskubide bezala ikusten dugu. Bi hauek heziketa eta garapen personal zein kolektiborako beharrezko tresnak diren heinean.

Interkulturaltasuna
kultura askoren artean bizi gara eta beraien arteko harremana bultzatu nahi dugu, ekintza iraultzaileak eginez gure inguru hurbilena aberastuko baita.

Ingurugiroa jasangarria egiteko konpromesu aktiboa
Ingurumena zaindu, defendatu eta errespetatzea bultzatzen dugu
LAN
EREMuAK
Ezaguera sortzea bilatzen dugu artea eta kulturaren bitartez.

FORMAKUNTZA ESPAZIOA
Esperientzietan oinarritutako formakuntza, pertsonekin lan egiten duten profesionalei bideratuta eta zabalik lan pertsonala egin nahi duen ororentzat.

SORMENAREN ETA BIZIPENEN ESPAZIOA
“Orain-ari eta hemen-ari” begiratuz bakoitzak bere mundua eratzeko adierazpen eta sormen bideak bilatzen ditugu.

BAKARKAKO ESPAZIOA
Osasunaren eta hazte pertsonalaren inguruko kontsultak egiteko. Begirada holistiko eta integratzaile batetatik.

ESPAZIOAREN ALOKAIRUA
Baserri-inguruan kokatuta eta paisaia ederrekin, ezin hobea da taldeen egonaldietarako edo hiriko distrazioetatik urruti egin nahi diren kurtsoak aurrera eramateko.

HEZKUNTZA ETA KULTURA PROIEKTUA
Lea Espazioan irabazi asmorik gabeko elkarte bat daukagu eta bertatik proposatzen ditugu ekintzak artea eta kulturaren zabalpen, formakuntza eta esperimentaziorako.
Harpidetu Gure Buletinera
Lea Espazioan garatzen ditugun ikastaro eta jarduerekin jarraitzeko, modurik onena gure posta zerrenden bidez egitea da. Hilero buletinak bidaliko ditugu burutuko ditugun jarduerekin. Lasai, gure aldetik ez da spam-erik egongo.