Gazte-gaztetatik hasi nintzen sormen-munduari lotutako ibilbide profesionalean. 15 urtez
apainketa artistikoko enpresa batean lan egin ondoren, bizitzan eten bat egin eta
birplanteatzeko beharra ikusi nuen.
Nire lehen semea jaio zen, eta harekin batera, modu kontzienteagoan bizitzeko nahia. Nire
inspirazio, sendotasun eta sormen iturri handienetako bat nire semeak dira.
Eraldaketa-prozesuekiko dudan interesa sendotu da urteekin eta honek neure baitan
murgiltzera eramaten nau. Sormen-prozesuak, hazkunde pertsonalerako tresna gisa,
zentzua hartu du niretzat.
Nire bigarren semearen etorrerarekin batera, Lea Espazioa ere jaio zen. Ezagutzarako
ikerketa-espazioak proposatzen dituen diziplina anitzetako espazioa da, pertsonen
zerbitzura dagoena. Proiektu honen buru izateak eta baita semeen heziketak ere, bizitzan
konfiantza izaten lagundu dit, aurrea hartu gabe, aurkezten diren prozesuei maitasunez
laguntzen, alegia.
Nire eraldaketa-esperientzia pertsonalei esker beste pertsona batzuei laguntzeko
beharrezkoak diren baliabideak eta ezagutzak garatu ditut.
Biodinamika kraneosakrala da nire burua lasaitzeko, nirekin berriro konektatzeko eta
bizitzari leku zabalago batetik aurre egin ahal izateko balio izan didan oinarrietako bat.
Intuizioan, hizkuntza irekietan eta samurtasunean sinesten dut.
Mendia, tren geltokiak eta izara zuriak gustatzen zaizkit, barrutik dantzatzea, musika eta
isiltasuna sentitzea, zuzeneko artea, konpainia ona…
FORMAKUNTZA
Terapia KRANEOSAKRAL BIODINAMIKOA Terapia kraneosakral Biodinamikoan trebatua
Paul Vickekin (Ingalaterrako Resonance Training-ak, eta Espainiako Terapia kraneosakral
Biodinamikoaren Elkarteak aitortua).
ARTETERAPIA
Gorputz Arteterapian hezia, Gasteizko “En cuerpo y Alma” eskolan.
BIOENERGIA APLIKATUA
Bioenergia Aplikatuan trebatua:
– Anatomia eta fisiologia, Antonio Rojas Chaverra.
– MTC, Odontologo/Holistiko Osmer Arboleda Garces-ekin.
– Biofisika kuantikoa eta Biorresonantzia, Mar Alonso Moreno Naturopatarekin.
HEZKUNTZA SORTZAILEA
“Hezkuntza Sortzailean” hezia, Miguel Castro eta Vega Martinekin, Diraya
Adierazpena:
– 1. modulua: “Hezkuntza sortzailea, jolasa eta adierazpen-tailerrak”.
– 2. modulua: “Hazkundea, hedapena eta ikaskuntza-prozesuak”.
– 3. modulua: “Hizkuntza, istorioak eta komunikazioa”
– Sakontasun ikastaroa: “Hezkuntza Sortzailea eta Adierazpenaren semiologia”.
ARRETA ERAGINKORRERAKO HEZKUNTZA
– “Educación para una Atención Eficiente” (EAE) Sesha Advaîta Vedanta.
FORMAKUNTZA OSAGARRIAK
– Educación Autodidacta “Por un nuevo paradigma educativo”, Laura Luna Fundazioko
Javier Nuin eta Olga Arnedorekin.
– CAI ikastaroak – Haurren arimaren zaintza, Cristobal Gutierrezekin.
– “Gure seme-alabekin hezten eta hazten”. Prestakuntza-ikastaroa Nerea Mendizabalekin.
– Astrologia pedagogikoari buruzko ikastaro sekuentziala Coral Alonsorekin
– Gestalt Corporalen ikastaro sekuentziala IPTGn, Juan Carlos Egurcegui eta Francis
Elizalderekin
– 15 urte dekorazio-enpresa bateko zuzendarikide gisa.
– 11 urte “Umerri, eskola aktiboa” kooperatibako kide/sortzailekide gisa
– Lea Espazioaren sortzaileetako bat eta bultzatzailea: “Sormenetik Ezagutzara”.