LEA ESPAZIoA

soRMENETIK EZAGuTZARA

GuRE

PRoIEKTuA

ZER DA?
ZER DA?
Artea sustatzen duen proiektu hezitzaile-kulturala da, betiere, artea, adierazteko eta sortzeko bide bezala ulertuta. Beraren bitartez, pertsonaren bilakaerarako behar den ezagutza eskura daiteke.
ZERTAN OINARRITZEN GARA?
ZERTAN OINARRITZEN GARA?
Arte-jarduera batean ematen den sortzeko prozesua bateratzailea dela, berez, eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzekoa dela da gure proiektuaren oinarria.
ZER NAHI DUGU?
ZER NAHI DUGU?
Adierazpenerako zein mundua osatzeko bide posibleak sortu nahi ditugu. Non alde artistikoa oinarri hartuta gure buruarekin zein besteekin elkartuko garen.

GuRE

NoRABIdEA…

icono-filosofia-1.png

Orainaldi kognitiboa

Hemengoari eta oraingoari zuzendutako begirada bat..

icono-filosofia-1.png

Arte eta gorputza

aurkikuntza, adierazpen libre, mugimendu eta sorkuntzarako biderik onenak dira.

icono-filosofia-1.png

Begirada holistiko eta humanista

pertsona osotasun bat baita: gorputza, adimena, bihotza eta izpiritua.

icono-filosofia-1.png

Bakarrik naturak duen harmonia

Pertsonak beraren esentziarekin konektatu ahal izateko, espazio eta esparruak sortzeko bilatu.

icono-filosofia-1.png

Espazio seguru bat, epaiketarik gabekoa

Baldintzak ezarri, pertsonak seguru sentitu eta beraien izaera sendotu ahal izateko, modelo baten menpe egon beharrik gabe. Pentsamendu librearen, ez dogmatikoaren beharra.

icono-filosofia-1.png

“Jokoa”

norberaren aurkikuntzarako prozesu bezala. Gizaki baten ekintzaren adierazpena, beraren beharretatik abiatuta. Kontzeptu horretan mugak ere beharrezkoak dira, ematea ahalbidetzen duen eta eusten duen eremu magiko bat eskaintzen baitute.

icono-filosofia-1.png

Kolektiboaren eta pertsonalaren arteko oreka

Geure askatasuna besteen askatasunen artean indartu.

icono-filosofia-1.png

Berdintasuna

Denok gai gara ezagutzaren eta izaeraren goiko mailetara heltzeko.

icono-filosofia-1.png

Aldaketa

garapen pertsonalerako bidea, kontziente kolektibo bat geureganatzekoa.

icono-filosofia-1.png

Kultura oinarria

kultura eta artea eskuragarri izatea eskubide bezala ikusten dugu. Bi hauek heziketa eta garapen personal zein kolektiborako beharrezko tresnak diren heinean.

icono-filosofia-1.png

Interkulturaltasuna

kultura askoren artean bizi gara eta beraien arteko harremana bultzatu nahi dugu, ekintza iraultzaileak eginez gure inguru hurbilena aberastuko baita.

icono-filosofia-1.png

Ingurugiroa jasangarria egiteko konpromesu aktiboa

Ingurumena zaindu, defendatu eta errespetatzea bultzatzen dugu

GuRE

EsPAZIoA

Inguru naturalean kokatuta dago, paraje izugarriekin. Mimo handiz zaindutako lan eta topaketa espazioa da.
Gure instalazioak::
90 m2 dituen lan-aretoa, beharrezkoa den material teknikoarekon hornitua.
Atsedenerako gela bat sukaldearekin.
Aldagela eta bañugela osoa.
Orotariko erabilpenerako gela bat.

Ingurua

Lea Artibai ezkutuko haran txikiak dira, non erreketako urak bidezidorrak margotu ditu zu itsasora eramateko. Olatuak zizelkatutako kostaldeak dira, non hondartzak, padurak eta itsaslabarrak bere apetara marrazten dituzte. Arrantza portuak dira, baserri-auzoak, sagastiak eta mahastiak, behiak, ardiak bazkatzen eta ezkutuko baratzeak, kresal gustuko tomate bereziak, itsas zabaleko (alturako) arrain freskoa… tradizioen ahogozoa denborak gelditutako lekuan.

Lurretik eta itsasotik … hori da Lea Artibaik munduari bidaltzen dion mezua, eskualde txikia, lurrari eta urteetan elikatu gaituen Kantauri Itsasoari lotuta.

Ekintzak

Bilerak
Bizilekurako ikastaroak
Tailerrak
Bizileku sortzaileak
Mintegiak
Laborategiak