KOMUNIKAZIO EZ BORTITZA

 In Zikloak eta tailerrak

Entzun eta adierazi

Marshall B. Rosenbergen Komunikazio Ez Bortitza bizitzan ibiltzeko jarrera bat da eta bertan zainketa, errespetua eta enpatia nahasten dira guretzat eta besteentzat

CNV bizitzen dugunean pertsonaren osotasuna eta bere humanitate osoa hartzen ditugu kontutan.

Erdigunean konexioa dago bere sentimendu eta beharrizanekin eta eskaera positibo eta zehatzen adierazpenarekin. Guzti honek hobeto elkar ezagutzen, zaintzen eta ahalduntzen laguntzen gaitu.

Tailer honetan Komunikazio Ez Bortitzaren 4 osagaietan barneratuko gara sakonki teknika aktiboak, sormena, jokoak eta artea erabiliz. Epaitu gabe behatzen dugu, gure emozioen arrastoa jarraitzen dugu gure beharrizanen edertasuna aurkitzeko eta gure burua zaintzeko behar diren ekintza konkretuak hautatzeko.

Batzuetan kostatu egiten zaizu jakitea zure emozioekin zer egin? Argitasunez ikusi nahi duzu zer gertatzen ari zaizun eta benetan zer behar duzun? Errudunak bakarrik ikusten dituzu eta hori saihestu nahi duzu? Ez dakizu nola eskatu, inplikatuta dauden pertsona guztien beharrizanak kontutan izango dituen irtenbide bat? Ez dago errezeta unibertsalik, baina CNV-ak gakoak diren urrats argiak eskainiko dizkizu bilaketa errazagoa izan dezan.

Amorruaren eraldaketa

Zure amorrua nondik datorren jakin nahi duzu?

Zure haserreak beldurtzen zaitu?

Zure bizitzan ahaldunduko zaituen zerbaitetan eraldatu nahi duzu haserrea?

Gu ez gara haserretzen besteak esaten edo egiten dutenagatik…, amorruaren arrazoia, guk geure buruari buruz, besteei buruz edo munduari buruz pentsatzen dugun horretan dago.

Amorru ororen erdigunean asegabetutako beharrizan bat dago.

Amorrua iratzargailu bat izango balitz bezala erabiliko dugu benetan maite dugun hori indarrarekin zaintzeko.

Komunikazio Ez Bortitzak, Marshall B. Rosenbergen eskutik garatuta, gure ekintza eta emozioen ardura berrartzen laguntzeaz gain geure buruarekiko enpatiaz konektatzen laguntzen digu. Horrela barkatu eta ikasteaz gain hemendik aurrera gure beharrizanen koherentziarekin batera eta elkarrekiko zaintzarekin jarduteko gaitasuna izango dugu.

Gatazken gestioa

Garrasi bakoitzaren atzean beharrizan bat aurkitzen da.

Gatazka interpertsonalak gestionatzea konplikatua izan daitekela uste dugu, iritzietan harrapatuta geratzen garelako eta geure burua erruduntzat ematen dugu edo besteak errudun ikusten ditugu.

Baina opari bat izan daiteke ere eta aukera aprobetxatu dezakegu gure beharrizanak aurkitzeko, mahai gainean jartzen ditugu eta beharrizan hauek zaintzeko behar dugun lehenengo pausua bilatzen dugu.

Enpatiaren bitartez gure buruarekin eta besteekin ditugun harremanak guztiz eraldatzen ditugu. Hitzak eraso pertsonalak bezala interpretatu beharrean sentimenduen eta beharrizanen adierazpen bezala interpretatzea.

Tailer honetan erabiliko ditugun tresnak dantzalekuak dira. Dantza egitea baino Komunikazio Ez Bortitzaren urrats zuhur ezberdinak lurrean irudikatzean eta enpatiaren bitartez gatazka mota ezberdinei arreta jartzean datza tailer hau.

Maitasuna, sexua eta sentsualitatea

Beharrizanen edertasuna

Tailerrak honako pertsonei daude zuzenduak:

  • Eurekiko, euren sentimenduekiko eta beharrekiko lotura sakon bat bilatzen dutenak

  • Besteekiko harremanetan, bere bizitza pribatuko harremanetan eta lantokiko harremanetan ezaugarri berri bat bilatzen dutenak

  • Egoera zailetan euren trebetasun-loturak, benetako adierazpena eta harrera emozionalak zabaldu nahi dutenek

  • Errua, lotsa edo amorrua bezalako sinesmen edo emozioak eraldatu nahi dituztenak

  • Bizitza gehiago gozatu nahi dutenek eta euren ekintzen bitartez benetan axola zaien horri laguntza eskaini eta bizitzan lagundu nahi dutenek

Ematen du:

Franziska Rautenberg

Psikologoa ( titulua Alemanian aterata , FU-Berlineko Unibertsitatea)

Terapeuta: Terapia Sistematikoan prestatua (Familia-Terapiako Eusko-Nafar Eskola)

Komunikazio Ez Bortitza formatzaile ziurtagiria CNVC-ak onartuta

Jirafaren ametsaren” biderkatzailea

Ama eta Bikotea

Formakuntza ikastaro eta tailer hauek Center for Nonviolent Communication zentroak onartzen ditu CNV-ko formatzaile ziurtagiria emateko

ORDUTEGIA:

10:00etatik  14:00etara /  16:00etatik  19:00etara

EGUTEGIA:

2019/09/21

Entzun eta adierazi

2019/11/23

Amorruaren eraldaketa

2020/02/15

Gatazken kudeketa

2020/03/28

Maitasuna, sexua eta sentsualitatea

2020/06/06

Beharrizanen edertasuna

PREZIOA:

80€ saioko

INSCRIBETE

Izena

Abizena

Posta elektronikoa

Telefonoa

Mota

Komentario

Recent Posts
Contact Us

We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.