HAUR ETA NERABEENTZAT MUSIKOTERAPIA

 In Bakarkako Espazioa

Zer da Musikoterapia?
Musikoterapia osasunaren eta ongizatearen diziplina bat da. Musika eta bere elementuak (soinua, harmonia, melodia, erritmoa, isiltasuna) erabiltzen ditu bizi-kalitatea hobetzeko eta baita norbere potentziala garatzeko, pertsonen ongizate fisikoa, soziala, komunikatiboa, emozionala, intelektuala eta espirituala hobetzeko ere.

Hau guztia errespetuzko eta askatasunezko giro batetik abiatuta.

Nori zuzenduta dago?
Musikoterapia hainbat gaixotasun, garapen-arazo, trauma, estres, antsietate, ospitaleratze, ebakuntza ondoko eta abarretarako lagungarria izateaz gain, pertsonen hazkunde eta garapen prozesu naturaletan ere badu bere esparrua.


Zein kasutan da gomendagarria?

Umeak

Garapen-nahasmenduak dituztenetan (autismoa, Rett sindromea, Down sindromea, hiperaktibitatea,…).
• Aniztasun funtzionaletan.
• Ikasteko zailtasunak, arreta falta eta kontzentrazio-arazoak dituzten umeetan.
• Portaera- eta egokitzapen-arazoak adierazten dutenetan. (Agresibitatea, antsietatea, hiperaktibitatea, isolamendua, …).
• Kamunikazioan eta gizarteratze arazoetan
• Harremanetarako zailtasunak dituzten umeetan. (Herabetasuna, segurtasun falta, autoestimu baxua).
• Egokitzapen- eta gizarteratze-aldietan.

Helduak

• Endekapenezko gaixotasunak dituzten pertsonetan (Alzheimerra, Parkinsona, etab.).
• Garuneko kaltea eta ezintasun fisikoetan.
• Min akutua edo kronikoa dutenentzat
• Hirugarren adinekoak (adinekoentzako zentroetan, egoitzetan, …).

Haurdunaldia eta hazkuntza
• Haurdunaldiko, erditzeko eta hazteko lehen hilabeteetako laguntza gisa.

Helduentzako psikoterapia sortzailea
• Barne-ikerketan maila jakin bat duten pertsona helduentzat. Musikoterapiak, sintomak arintzeaz gain, haztea, aurkitzea, barne-gatazkak konpontzea eta kontzienteago bihurtzea ahalbidetzen du.


Zertan lagun diezagukeen
Musika giza eraldaketari laguntzeko elementu gisa erabiltzea ez da gauza berria.
Musikak antzinatik pertsonen garapenean eta bizitzan duen influentzia ukaezina da. Musika hitzik gabeko adierazpena eta komunikazio-bidea izan da gizateriaren historiaren zati handi batean.

Musikoterapiaren helburu nagusiena pertsonen osasuna osorik mantentzea eta bizi-kalitatea hobetzea da.

Lantzen ditugun trebetasun nagusiak

• Trebetasun motorrak (koordinazioa, oreka, mugikortasuna, muskulu-tonua, arnasketa).

Trebetasun kognitiboak (arreta, memoria, pentsamendua, orientazioa, ikaskuntza, irudimena, alerta-mailak, …).
• Trebetasun sentsorialak (estimuluak jasotzeko eta bereizteko gaitasuna, estimuluen antolaketa eta interpretazioa, nahi den erantzuna sortzea, zentzumenak garatzea).
• Trebetasun emozionalak (autoezagutza, kontzientzia, konfiantza, baikortasuna, autoerregulazioa, onarpena, motibazioa).
• Gizarte-trebetasunak (adierazpena, komunikazioa, autoestimua, interakzioa, errespetua, enpatia).

Nolakoa da prozesu musikoterapeutikoa?
Musikoterapiako saioak kasu bakoitzerako guztiz pertsonalizatuak dira, hau da, erabiltzaileak dituen beharren arabera antolatzen dira.
Saioak banakakoak, taldekakoak, bikotekoak edo familiakoak izan daitezke.

Etapak
• Aurretiko balorazioa: esku-hartzearen helburuak eta metodoak definitzeko behar diren informazioa eta datuak biltzen dira.
• Tratamendua (saio erregularrak).
• Ebaluazio jarraitua: erabiltzailearen aurrerapenak aztertzea eta etorkizuneko helburuak eta estrategiak definitzea ahalbidetzen duena.

BIDELAGUNA

 

Mikel Meabe Ruiz
Musikaria eta musikoterapeuta. Haurtzaroa. Nerabezaroa. Helduak.

Niri buruz (gehiago irakurri)

ORDUTEGIA:

Bilbon eta Aulestin

EGUTEGIA:

Bilbon eta Aulestin

PREZIOA:

 

 

 

 

 

INSCRIBETE

Izena

Abizena

Posta elektronikoa

Telefonoa

Komentario

Recent Posts
Contact Us

We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.

Escuela Resonance Trainings