ARRETA ERAGINOR BATERAKO HEZIKETA-FORMAKUNTZA

“Ikasketaren paradigma berri bat”

FORMAKUNTZA TEORIKO-PRAKTIKOA GURASOEI ETA HEZKUNTZAKO EDOZEIN PROFESIONALI ZUZENDUA.

Hezkuntzaren oinarria den heinean, arreta zuzen baten ezaugarrietan sakonduko dugu. Mundu intelektibo, emozional eta fisikoko jaiotzetiko-gaitasunak aurkitu eta garatuko ditugu jolas eta dinamiken bitartez.

Mintegietan heziketa-erreminta desberdinak landuko dira gero hezkuntza prozesuan sartzeko, ikasketa eremuan zein familia inguruan.

Dinamikak eta jolasak praktikan jarriko ditugu nerabeekin meditazioa lantzeko.

Close up of child meditating and practicing Yoga on the beach.

Programak eta Datak

6 tailerrez osatutako kurtsoa da, bi hilabetetatik behin emango dena, urrian hasi eta ekainera bitarte (datak beherago daude zehaztuta).

Modulu bakoitza asteburu batekoa izango da (hilabete bakoitzean bat, larunbata eta igandea), 9.30etatik 14.30etara.

Ostatua eta Mantenua

Aurrez hitzartutako menua. Janari osasuntsua eta maitasunez egina.

Gosaria – 4€/ Bazkaria – 12€/ Afaria – 12€ (Etxetik ekarri dezakezu janaria)

OSTATUA

12€ pertsonako eta gaueko, gela partekatuan

* Bakarkako gela nahi izanez gero galdetu

Prezioa

  • Fraccionado
    800
    • 6 Módulos
    • Certificación AFVAS
    • Paga hasta en 6 plazos

     
    • Desempleados: 700€

    Matricula +150€

ARRETA ERAGINOR BATEN ONURAK:

  • Eraginkortasun kognitibo handiagoa
  • Ikaste-ahalmen handiagoa
  • Dispertsio mentala ekidin
  • Erabakitze-ahalmena handitu
  • Gatazken konponbidea bilatzeko gaitasuna garatu
  • Enpatia bultzatu
  • Kudeaketa emozionalerako gaitasuna hobetu
  • Estresa gutxitu
  • Prebentzio terapeutikoa da

METODOLOGIA

Heziketa bultzatzeko parekorik ez duen tresna da jolasa eta horregatik saiatuko gara teoria barneratzen dinamika desberdinen bidez. Honen ondorioz, norbere buruaren ezagutze bultzatuko dugu eta hezkuntza-tresnak eskuratu.

Beste alde batetik, ikasleengan hausnarketa bultzatuko dugu, ondoren ezagutza bihurtu dadin. Ikasleari erakutsiko diogu izan duen esperientzia aplikatzen, ondoren gertatu dakizkiokeen antzeko egoeretan. Esperientzia, pertzepzioa, kognizioa eta jarrera uztartuko ditugu.

Ane Uriarte Arbaizagoitia

Ni…

Ane naiz. Laudion jaio nintzen, Arabako herri txiki batean, 1984ko abenduaren 14an. Nire amaren haurdunaldia eta jaiotza bera ez ziren izan esperientzia goxoak, baina hau igaro ondoren sentsibilitate handiko haur bat etorri zen mundura.

Haurtzaroa ere ez zen ametsetakoa izan, neukan barruko indarra eta nire burua ezagutzeko nahia, makuluak izan ziren ondoren nerabezaroan hasi nuen lan pertsonal aberasgarriari ekiteko. Barruan dauzkagun mundu izugarrietatik bidaiatzeko.

Dinamika desberdinen bidez, nire muga propioak ezagutuz eta hauen barnean nituen gaitasunak aurkitzearekin batera egin nuen sakontasunerako bidaia honetan ulertu nuen Pedagogia eta auto-heziketa nolako transzendentalak eta sakratuak diren, batez ere haurtzaroan.

GAUR EGUN…

Lehen Hezkuntzako Gradua egiten ari naiz.

Ikerketa talde batekin lanean ari naiz astrologian oinarritzen diren material berriak sortzeko, hauek hezkuntzara bideratzeko. Sesha-rekin kolaborazio lanetan nabil gaitasunen gaineko hezkuntza eta Arreta eraginkorra jorratuko dituen liburua sortzeko. Laster egongo da eskuragarri.

Bihotzez espero dut hezkuntza-paradigman nire ale txikia jartzea, hezkuntzak niretzat duen izaera sakratua kontuan izanik.

ERRESERBATU TOKIA EAE – ARRETA ERAGINOR BATERAKO HEZIKETA-FORMAKUNTZARAKO

MINTEGIEN PROGRAMAZIOA

1 Mintegia

LEHEN MODULUA (2019KO URRIAK 5-6)

  1. ARRETAREN NATURA
    1. Burua eta bere estruktura
    2. Arreta motak
  2. GAITASUNEN OHITURAK
2 Mintegia

BIGARREN MODULUA (2019KO AZAROAK 16-17)

  1. ADIMEN EMOZIONALA
    1. Sentsibilitatearen natura
    2. Intuizioa Adimen Emozionalaren pertzepzio heldu bezala
    3. Lengoaia sinbolikoa
3 Mintegia

HIRUGARREN MODULUA (2020KO URTARRILAK 11-12)

  1. MUNDU DIALEKTIKOA
    1. Pentsatzen ikasi
4 Mintegia

LAUGARREN MODULUA (2020KO MARTXOAK 14-15)

  1. HEZTEKO ERREMINTAK
    1. Hezitzailea den pertsonaren ezaugarriak
    2. Kontatzekoak duten ipuinak
  2. NOLA ESNATU GAITASUNAK
5 Mintegia

BOSGARREN MODULUA (2020KO MAIATZEK 30-31)

  1. SESHA-REKIN BATERA ESKAINIKO DEN MINTEGIA
6 Mintegia

SEIGARREN MODULUA (2020KO EKAINAK 27-28)

  1. EZAGUTZEN ERREPASOA ETA BARNERATZEA
Sesha

BOSGARREN MINTEGIKO IRAKASLEA

Vedanta Advaita Sesha

Ingeniaritza eta Ekialdeko Filosofiak ikasi zituen. Oraindik nerabe zela deskubritu zituen Advaita Vedantaren irakaskuntzak, honela, urteekin, pentsamendu sistema honetako mendebaldeko pertsona ezagunenetako bat bihurtu da.

Bere iritziari gogor eusten dio eta oratoria oso deigarri bat ditu. Honela lortu du sartzea ekialdeko filosofiaren munduan eta honen kontzeptu metafisikoen sakontasuna zabaltzeko kapaza izan da ulergarri egiten zaigun mendebaldeko lengoaian.

26 urterekin lortu zuen ez-dualtasunaren sakontasunezko esperientzia osoa. Honen ondorioz, herrialde desberdinetara bidaiatu du eta milaka ikaslerekin sortu ditu harremanak 40 urte baino gehiagoko irakasle esperientzia duelarik gaur egun.

ERRESERBATU TOKIA

Bete ezazu galdeketa hau zure tokia erreserbatzeko. Egun gutxitan zurekin harremanetan jarriko gara erreserba formalizatzeko eta izan ditzakezun galderak erantzuteko.

Nombre

Apellidos

Correo electrónico

Teléfono

Pension
Pension completa (OPCIONAL)

Comentario

Contact Us

We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.