ASTHANGA YOGAN BARNERATZEA & BESOEN OREKA ETA INBERTSIOEN TAILERRA

 In Zikloak eta tailerrak

Hasiberri eta aurreratuentzat. Maila guztiak ongi etorriak dira!

Eguna meditazio gidatu batekin hasiko dugu, taldearen energiarekin konektatzeko eta hortik Mysore praktikara pasatuko gara. Praktika hau, Asthanga Yogaren leinutik badator ere, gu partehartzaileek praktikatzen dituzten Yoga estilo guztietara zabalik gaude.

Pozik egongo gara zurekin egoteaz eta zure praktikaren hazkuntzan laguntzeaz. Hala ere, hasiberria bazara, zure praktika sortzen lagunduko dizugu.
Jaki osasungarriez hornitutako atsedenaldiaren ondoren, arratsaldeko lanari ekingo diogu besoak orekatzeko eta inbertsioak egiteko tailerrarekin.
Tailerra Yoga Nidrarekin amaituko dugu, eta ondoren, galderak edo zalantzak argitzeko tarte bat irekiko dugu.

EGUNEKO EGITARAUA

Mysore estiloko klasea 9:00etatik 12:00etara

Atsedenaldi eta hamaiketakoa 12:00etatik 13:30etara

Besoak orekatzeko eta Yoga inbertsioak egiteko tailerra 13:30etatik 16:30etara

Galderak egiteko tartea eta itxiera 16:30etatik 17etara

 

NABS YOGA

Nabs Kurdu-Britaniarra da. Gaur egun Mallorca uhartean kokatua dago. Yogaren artea irakatsi eta sendatze espirituala eskaintzen du.
Yoga, Pranayama eta Meditazioko irakaslea da. Mundu espiritualarentzat lan egiten duen sendatzailea eta mediuma ere bada. Ashtanga Yogako tradizio bateko partaide da eta baita Kaivalyananda leinuko Pranayama eta Naqishbandi leinuko Sufi tradizioetakoak ere.

15 urte baino gehiagoko esperientzia du eta tailer, erretiro eta ikastaro asko eskaini ditu mundu osoan zehar esperientzia yogiko osoa (kontzientzia fisikoa, mentala eta espirituala) eskaintzeko helburuarekin. Horretarako, tresna modura, yogaren zortzi adarrak, energia eta mundu espiritualaren gida erabiltzen ditu.
Medium izateko berezko trebetasun baten ondorioz, energia sotilarekin lan egiteko joera naturala du.

Bere garapen espiritualaren ardatz gisa Vipassana meditazioa eta eguneroko meditazioaren praktikak ditu. Azken urteotan, meditazio-ikastaro asko egin ditu, 20 eta 30 eguneko ikastaroak barne, eta, beraz, meditazio-praktikari eta -teknikei buruzko ezagutza ugari ditu.

ALAITZ MURO LARIZGOITIA

Yoga eta Pranayamako irakaslea da. Arteterapian ere trebatua.
Thailandiako Yoga irakaskuntzan 200 ordu eman ondoren, Pranayaman formakuntza jaso du Kuvaliyananda leinuaren Sri O.P. Tiwarijik eta Paul Dallaghan maisuengandik 500 orduko ziurtagiria lortuz.

Richard Freemanekin eta Mary Taylorrekin erretiroetan eta tailerretan parte hartu izanaren pribilegioa du, eta horrek bide yogikoaren ulermen, ezagutza eta miresmen sakonagoa eman dio.
Vipassana meditazioa eta eguneroko meditazioa praktikatzen ditu, bere garapen espiritualaren ardatz direlarik. Azken 10 urteetan munduko hainbat lekutatik bidaiatu eta bizi izan da, hala nola, Asian eta Ozeano Barean.

Honek sekulako ezagutza eta esperientziak eman dizkio, eta pozik dago hauek besteekin partekatzeaz. Bizitzaren ikuspegi sortzailea eta artistikoa du.

Hazkunde pertsonalean zehar Yogaren eta artearen konbinazioak bere barne mundua eraldatu du, norbere bide propioa eta bakarra aurkitzen lagunduz.

ORDUTEGIA:

09:00etatik 17:00etara

EGUTEGIA:

2020ko AZAROAREN 15an

PREZIOA:

70€

INSCRIBETE

    Izena

    Abizena

    Posta elektronikoa

    Telefonoa

    Komentario

    Recent Posts
    Contact Us

    We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.